Guk geuk ekoizten dugu

Ekoizpen-planta propioak ditugu, eta horri esker gure produktu guztien trazabilitatea eta kalitatea kontrolatzeko ahalmena daukagu. Horrela, azken produktuak gure bezeroen itxaropenak eta etengabeko hobekuntzarako neurrien ezarpena betetzen dituela ziurtatzen dugu.

Balio erantsi handia da hau gure bezero guztientzat, euren produktuen ekoizpena beste enpresa batzuen esku uzten duten eta produktuen kalitatea kontrolatu ezin duten beste marka batzuen aurrean.

Kalitate gorena

Gure kontserbak eskuz egiten ditugunez, kalitate gorena bermatzen dugu produktu guztietan. Gure helburu nagusia zapore tradizionalari eutsiko dioten produktu osasuntsu eta naturalak ekoiztea da. Horregatik, kalitate-kontrol zorrotzak ditugu, bai arrainaren hautaketan, bai ekoizpen-prozesu osoan.

Gure lantegiek teknologiarik aurreratuena dute, eta gure produktu guztien kalitate-bermea da..

Conservas de calidad

Ziurtagiriak

Arroyabe IFS Elikagaien Nazioarteko Arauan ziurtatuta dago*, IFS (Internacional Food Standard ingelesezko sigletan), marka propioen segurtasuna bermatzen duena. IFSk nazioartean onartutako auditoria-arau komunak bermatzen ditu, kontsumitzaileen segurtasuna etengabe hobetzeko.

*Ziurtagiriaren norainokoa: Hegaluzea eta hegalaburra oliotan, eskabetxean edo gatzunetan (beirazko potoan edo latan). Surimia beirazko potoan. Antxoa-erdikontserba latak, hegalaburra eta hegaluzea oliotan (beirazko potoan edo latan), musilak eskabetxean, sardinatxoak oliotan eta margolak naturalean.

Gainera, ANFACO-CECOPESCA (Arrainen eta Itsaskien Kontserben Fabrikatzaileen Elkarte Nazionala – Arrantzako Produktuak Kontserbatzeko Zentro Tekniko Nazionala).-ren kide gara. Erakunde honek itsas-industria konplexuko bere bazkideen interesak aktiboki defendatzen ditu eta bide batez enpresa-lehiakortasuna bilatzeko balio handiko konponbideak garatzen ditu.