MSC ekoetiketadun antxoa eskuragarri gaurtik aurrera

Arroyabek arrantza jasangarriaren MSC ziurtagiria lortu du Kantauriko antxoa produktuetarako. Honenbestez, aurrera urrats bat eman dugu MSC zigilupean daukagun eskaintzan, 2012tik hegaluzearen MSC zaintza-katean ziurtatuta baikaude.

Era honetara, Kantauriko antxoa produktu guztiek MSC ekoetiketa urdina izateko aukera eskaintzen dugu; horrek ziurtatzen duelarik bokarta ziurtatutako arrantza-eremu jasangarrietatik datorrela. Kantauriko arrantza-flotak MSC arrantza-tokien estandarra betetzen du dagoeneko eta Arroyabek jatorri horretako bokarta bakarrik erabiltzen du bere ekoizpenetan

MSC zaintza-katerako estandarrak MSC arrantza-tokietatik datorren arrainaren trazabilitatea eta zaintza bermatzen du fabrikazio- eta banaketa-kate osoan. Ziurtatutako arrantza-tokitik azken kontsumitzailearenganainoko katea osatzen duten enpresa guztiek lortu behar dute ziurtagiri hori.

Ezagutu gure kantauriko antxoa-sorta

MSC antxoak arrantza jasangarria