Eskuratu 50 euroko bonoak turismo-ostatuetan deskontatzeko On Egin bonoarekin

Eusko Labeldun Arroyabe hegaluzea-kontserbetan egindako erosketak saria dakar orain. Hazi eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako On Egin bonoak 50 euroko deskontua eskaintzen dizu ostatu turistikoetan, 100 eurotik gorako erosketa eginez gero kalitatezko produktuetan. Erosle bakoitzak 2 bono lortu ahalko ditu gehienez (200 eurotik gorako erosketagatik, 50 euroko bi bono eskuratuz) eta 2022ko abendurate trukatu ahalko ditu programara atxikitutako turismo-ostatuetan.

Aukera paregabea duzu eskura oraindik ezagutu ez dituzun Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txokoak bisitatzeko, gure kostaldeko gastronomian ezinbestekoak diren kontserbez gozatzen duzun bitartean. Ez galdu denborarik eta egizu erosketa lehenbailen, bonoak mugatuak dira eta!

on egin bonoa kontserbak

Bonoa eskatu ahal izateko, produktu hauek eskuratu beharko dira:

  • Hegaluzea

    Arroyabe hegaluze-kontserbak Eusko Label hegaluzearekin eginak daude.

  • Jatorri izendapena duten ardoak

    Hegaluzea eta Arabar Errioxako jatorri izendependun ardoekin osatutako produktu-sortak.

On Egin bonoa eskuratu nahi dut

On Egin bonoa eskatu ahal izango da 2021eko apirilaren 19tik aurrera egindako erosketetan. Gure web orrian aurretiaz egin dezakezu erosketa apirilaren 16an hasita (ostirala), eskaera horiek 19tik aurrera serbituko baitira.

Erosketa amaitzean, ordainketa egin aurretik, eskatzen diren datu guztiak bete beharko dira, eta Oharra utzi atalean ON EGIN BONOA eskatu gura duzula adierazi beharko da. Nahi hori idatziz adierazi duten pertsonei faktura sinplifikatua bidaliko zaie emailera, guztiz beharrezkoa baita bonoaren eskaera tramiteak egiteko On Egin web orri ofizialean.

Nortasun agiri bakoitzeko 2 bono eskatu ahalko dira asko jota (200 euroko gutxieneko erosketa). Bono gehiago eskuratu nahi izanez gero beste erosketa bat egin beharko da beste pertsona baten datu fiskalak erabiliz. Pertsona juridikoek ezingo dute On Egin bonorik eskatu.

Nire bonoak non trukatu

Bonoak 2022ko abendurarte erabili daitezke Araba, Bizkaia y Gipuzkoako ostatu jakin batzuetan. Programara atxikitako turismo-ostatuak zeintzuk diren ikusi ahalko duzu zerrenda honetan sartuta.

Bono bakoitza ostatu-gau batean erabili ahal izango da, eta ezingo dira bi bonu edo gehiago gehitu ostatu edo gau bakar bat ordaintzeko.

Informazio gehiago: https://oneginbonoa.eus/
ON EGIN programaren oinarri arautzaileak: https://oneginbonoa.eus/wp-content/uploads/2021/03/bases_onegin_eus.pdf

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *